Kaixo eta ongi etorri nire blogera!
Iker Vallejo naiz, Zorrotzan, Bilbon bizi den ikasle bat. Baurtoko hospitalean, 2004ko uztailaren 2an jaio nintzen, eta aurten Euskal Herriko Unibertsitaetan Haur Hezkuntza ikasten ari naiz, Gazteizen.
Nire buruari buruz gehiago jakiteko, pixka bat nire ikasle bizitza kontatuko dizuet. Orain arte, nire ikasle garapena Zorrotzan egin dut, ez naiz beste lekuetara joen, hemen guztia dudalako. Zorrotzako CEIP Zorrotza-Fray Juan de Zorroza eskolan hasi nintzen. Ez nuen inor ezagutzen noski, baina ez nintzen konturatzen bizitza osorako izango ziren lagunak ezagutzen joango nintzela.
2010ean beste salto bat eman nuen, Lehen Hezkuntzara. Etapa honetan, gurasoek eta irakasleek diotenez, oso irakasle ona izan nintzen, notetan ikusten zen eta. Ikasle izaeratik kanpo, pertsona oso aktiboa nintzela ikusi zuten, beti gauzak egiteko gogoak nituelako eta beti pentsamolde irabalea nuen.
Izandako irakasleek asko lagundu zidaten nire garapenean, eta gizarteratze prozesua erraztu zidaten. Bizitza beste modu batez ikusi nuen. Irakasle batez gogoratzen naiz, Janire izenekoa. Berak piztu zidan ingeleseko interesa. Klase praktikoak egiten zituen, eta horrekin gogo handiak genituen ingeleseko klaseak emateko.
Lehen hezkuntzako 6. maila bukatu genuen, eta beste fase bat hasiko zen, DBHarena. Eskolan handienak ginela pentsatzen genuen, baina institurora ailegatzerakoan, txiki-txikiak sentitu ginen.w
Lagun berriak egin nituen, kirola praktikatzen hasi nintzen, lagunak bultzatu zidatelako futbolera jokatzera, eta eskerrak ematen dizkiet. Hasiera batean, arazoak izan nituen, gauzak asko aldatu zirelako, ordu gehiago zeuden, irakasle bakoitzak bere irakasgaia ematen zuen… baina hilabeteak pasata ohitu egin nintzen.
DBHko 2 mailan Javi izeneko irakasle bat tokatu zitzaigun, Fisika eta Kimika ematen zuena, berria zen.Egun batean, bakoitzak gai baten zati bat begiratzeko eta klaseari azaltzeko esan zuen. Nire txanda ailegatu eta irakasle rola gogoekin hartu nuen, eta hain azalpen ona eman nuen, non Javi harrituta geratu zen. Momentu horretan ez nekien, baina nire etorkizunerako lanerako praktikatzen ari nintzen.
Nire harremana irakasleekin oso ona zen, hain ona, non esango nukeen irakasle batzuk nire gurasoak balira bezala jokatzen zuten, konfiantza handia baitzegoen gure artean.
Bat-batean, 2020an, batxilergoa eta erabakitzeko momentua ailegatu zen. Oso galduta nengoen, ni notan onak ateratzean zentratuta nengoelako, baina, pentsatzen hasi beharra nuen. Beraz, galdera bat egin nion neure buruari, zer da bizitza honetan gehien gustatzen zaidana?
Konturatu nintzen ingerieritzarako ez nuela balio, matematiketan oso txarra nintzelako, medikuntzak ere ez ninduen erakartzen... gauza askotan pentsatzen hasi nintzen.
Alde batetik nire pasioa umeekin egotea zen, denbora oso on bat pasatzen nuelako haiekin, eta bestetik, pentsatu nuen nire irakasle erreferentea esan zidanari buruz, Javi, ni Irakasle izateko dohainak nituela.
Orduan nire buruari esan nuen, ni irakaslea izan nahi dut.
Zergatik??
Nire ezagutzak haiei eskaini nahi dietelako, eta uste dudalako irakasleak gizartean eta bizitzan ezinbestekoak diren pertsonak direlako, haiek umeek pertsona bezala garatzen laguntzen dietelelako.
Nire zaletasunei buruz hitz egiterakoan, kirola egitea dago, gimnasioa, futbola... egunero praktikatzen ditudanak. Horretaz aparte, lagunekin parrandaz ateratzea asko gustatzen zait.
Blog honen helburua, Irakasle funtzioaren irakasgaian irakurtzen ditugun textuen edo ikusten ditugun bideoen hausnarketa egitea da.
Haur Hezkuntza hartzea erabaki dut, irakaslea izatea betidanik gustukoa izan dudalako, eta haurrekin izan dudan esperientzietan oso gustura egon naizelako. Horrekin batera, irakaslearen rola munduan oso garrantzitsua dela pentsatzen dut.
Hori dela eta nire portafolioari amaiera emango diot teknografia txertatzen nire bizitzako ibilbideari buruz zertxobait gehiago jakiteko.
Eskerrik asko, nire portfolioaren hartzaileak izateagatik eta espero dut oso lagungarria izatea zuentzako.
Mila esker !!

Comentarios
Publicar un comentario