Sarrera honetan, fratoren irudi bati buruz hitz egingo dugu. Fratoen irudiak, urte honetan, irakasle funtzioa ikasgaian ikusi dugun gauza berri bat izan da guztientzako. Haren bitartez klase guztiarekin gogoeta bat egin edo ikuspuntu desberdinak partekatzea lortzeko erabili ditugun trenak izan dira. Beraz, esan dudan bezala, gauza berri bat izan denez, interesgarria iruditu zait honen inguruan hitz egitea.
Hasiera emateko eta irudiari buruz hitz egin baino lehen, autorea nor izan zen azalduko dugu. Francesco Tonucci, Frato bezala ere ezaguna, Italiako Fano hirian jaio zen, 1940ko uztailaren 5ean. Psikopedagogoa, marrazkilaria eta pentsalaria da, eta ospetsu egin da haurrek hirien antolaketan eta bizitzan izan behar duten garrantzia defendatzen duelako.
Aita erizaina izan zen, eta ama etxeko lanetan aritzen zen; ez zitzaion eskola gustatzen, eta, beraz, bere familiak Instituto Magistralean inskribatu zuen erdi-mailako eskolaren amaieran, karrera erraz eta labur bat egin zezan, gero eskolako maisu izateko.
Irudi hau aztertzerakoan, jolasa ideia nagusia dela ikusten dugu.
Lehenik, jolastu hitza definituko dugu. Jolastea dibertitzeko alaitasunez garatzen den jarduera da, gizabanakoaren eta objektu baten edo batzuen arteko eta beste jolas-kide batzuen arteko lotura ezartzen duena. Jolasean, gaitasun fisikoak, kognitiboak eta sozialak garatzen dira, modu espontaneoan edo gidatuan.
Irudia, kanpotik behatuta, bi pertsona ikusten ditugu, haur bat eta adineko pertsona bat, aita edo aitona izan daitekeenak. Haurrak, jolasten dabil bere kabuz, eta bat-batean, pertsona helduak hurreratzen zaio eta haurrari galdera bat egiten dio, esanez, ea jolasten laguntzen ahal badio, gogoratzen ez duelako. Honek gauza asko pentsaraztea uzten du, gaur egungo errealitatea erreparatuta, gertaera hau askotan pasatzen ari delako. Beraz, buruan eduki behar dugu, jolastea beti dela, eta izango dela garrantzitsua, edozein adinarekin.
Gaur egun, jolasa haurtzaroko gauza esklusibo gisa erlazionatzen dugu, bizitzako etapa horri soilik dagokion zerbait bezala(Cruppi, 2010). Baina, gainera, azkenaldi honetan, gero eta haur gehiago galtzen ari dira parkean edota kaleko jolasetan ibiltzeko ohitura hori. Jolasteko gaitasuna galtzen ari da? Guraso asko kezkatzen dira beren seme-alabek ez dutelako jolasten, aspertu egiten direlako eta denbora guztian telebista, ordenagailua eta bideojokoen kontsolaren zain daudelako. Bestalde, helduok ez dakigu haurrak nola entretenitu, jolastea ahaztu zaigulako.
Jolasaren ohitura galtzearekin jarraituz, aurretik aipatu dudan bexalaxe, jolastea haurren gauza dela gizartean zehar zabalduta badago ere, helduek ere egin beharko luketen ekintza bat da. Jokoa berreskuratzea zeregin zail samarra izan daiteke batzuentzat. Bernard Shawek dioen bezala, "No se deja de jugar porque se es viejo, sino que se es viejo porque se deja de jugar". Honekin esan nahi du, jolasteari uzten diogunez, pertsonak zahartzen ari direla. Ahaztu egiten zaigu jolasak lehen urteetan irakatsi zigun guztia, gauza gehien ikasi genituen bizitzako denbora... Profesionalek, jolasa behar fisiko eta psikologiko bat bezala hartzen dute eta norberaren beharrak asetzeko tresna aparta dela diote.
Hau kontuan hartuta, norberak gustuko duenaren inguruko hausnarketa egitera eta horren arabera jolastera animatzea proposatuko nuke edonor; adina alde batera utziz.
Gaiaz aldatuz, zure semearekin jolas libreko uneak partekatu ahal izateak dakartza onurak eta atxikimenduan daukan lotura azpimarratuko ditugu.
Joko libreaz ari naizenean, zuzenketarik gabeko eta epaiketarik gabeko jokoaz ari naiz. Atseginean, dibertimenduan, barreetan, kontaktu fisikoan, begiradetan eta, batez ere, baldintzarik gabeko maitasunean arreta nahitakoa baino jartzen ez duen jolasa. Joko mota hau partekatzeak, gure semeari segurtasuna ematen dio, konfiantza ematen dio, exploratzeko eta adierazteko.
Errealitatea da, gaur egun guraso askok ez dutela beren semeekin jolasten "denbora faltagatik". Hala ere, aisialdian eta oporretan ere ez dute egiten. Jolasa, gurasoen eta seme-alaben artean ezartzen den lehen elkarrizketa-modua da, eta ez egoteak geroago komunikazioan faltsukeriak eragin ditzake, haurrak nerabe bihurtzen direnean eta jokatzetik sortzen diren kode komunak galtzen dituztenean.
Gogoetari amaiera eman baino lehen, teknologei buruz mintzatuko dugu, gaur egun garrantzi handia dutelako, nahiz eta hainbatek pentsatu kalteak dakarretela. Gaur egungo helduen pentsamenduetan, jokoa berreskuratzea zeregin zail samarra izan daiteke, baina teknologiak, kendu dute ez jolasteko lotsa hori, eta badirudi, bideojoko berriekin helduek jolasten hasi direla.
Honen guztiaren ondorioz eta hausnarketarekin bukatzeko, azpimarratuko nuke jolasa garrantzitsua dela edozein adinetan, eta ez ditugu galdu behar jokatzeko gaitasun eta ohitura horiek, lotsagatik batez ere, etorkizunean damutu egingo baikara. Beraz, ekin jolasteari!
BIBLIOGRAFIA
Cruppi, M. (2010, apirilak 25). ¿Por qué los adultos no juegan? ¿Por qué los adultos no juegan? - LA NACION
Rodriguez, C. (2019, abuztuak 5). La importancia del juego en la infancia y en la adultez.La importancia del juego en la infancia y en la adultez (psicologiaymente.com)
Tonucci F. (1993). Enseñame-a-jugar-frato. [Argazkia] eneñame-a-jugar-frato - EducActívate (educactivate.com)
Comentarios
Publicar un comentario