JOLASAREN GARRANTZIA

Kaixo!

Sarrera honetan, Imagine elephants (Cruces, E. 2015) bideoari buruz hitz egingo dizuet. Bideo hau, kurtsoaren hasieran ikusi genuen eta pentsatu dut oso interesgarria dela honi buruzko hizketa bat egitea.

Lehenengoz, bideo honen gai nagusia, jolasak dira, eta bideoan zehar jolasteko garrantzia adierazten da behin eta berriro. Bideoan agertzen den ikerketa honetan hainbat arlotako profesional ezberdinak parte hartu dute, hala nola pedagogoak, irakasleak, psikologoak, neurologoak, pediatrak... eta abar.
Alderdi ezberdinetan oinarritu dira profesional hauek, hala nola, jolasaren egoera gaur egun, jolasetan igarotzen dugun denbora, jolaserako espazioak eta materialak, helduaren papera
eta jolasa eskolan. Sarrera honetan, profesional hauek esandako esaldirik nabarmenenen gogoeta edo hausnarketa egitea gustatuko litzaidake.

Hasteko, Jaume Bantulà, filosofiako irakaslea esaten duen bezala, jolas batek 
erakutsiko dizu zer den errespetua, baloreak, arauak, erakutsiko dizu huts egiten, errepikatzen... eta eserita egonda, folio bat zirriborratzen, letra bat errepikatzen, etxeko lanaka eginez, ez duzu izango aukera gauza hauek ikasteko.(Samthing Visual, 2015, 19m 41s) Honekin esan nahi du, azteketak eginez ez duzula jolasten egongo bazina bezalako baloreak ikasiko.

Horretaz aparte, gurasoen eta jolasen kontua dago. Marco Zagal, zuzendari batek dioen bezala, gaur egungo gurasoek, haien semea etxera ailegatzerakoan eta galdetzerakoan ea zer egin duten egun horretan, umeak jolastu dutela entzutean, kezka eta haserrea sentitzen dute.(
Samthing Visual, 2015, 21m 25s)

Nire ustez gaurko gizartean asko ikusten da, gurasoak, itsututa daude haien seme-alabak onenak izatearekin, nota onak ateratzearekin, ikasgai guztiak gainditzearekin... egia dena, baina ohartu behar gara, haiei, bere espazio eta denbora librea utzi behar diegula, jolasean goza dezaten; zeren eta, goizeko 9etatik, eskolara edo insititutura sartzen direnetik, ateratzen diren arratsaldeko 3-4ak arte ikasten daramatzate, eta ezin ditugu behartu ikasten edota etxeko lanak jarraituz egiteari. Hauek, oso nekatuta egongo dira, eta eskolak amaitu ondoren egin nahi duten gauza bakarra lagunekin zein familiekin jolastea da.

Bideoan, etxeko lanak eta eskolatik kanpoko jarduerei buruzko aipamena egiten da, eta denbora pasa ahala, umeek gero eta denbora gutxiago dute jolasteko, hainbat faktoreengatik. Hauek, gaur egun, presionatuta daude beste larrialdiengatik, hala nola, gurasoek ingelesezko akademietara eramaten dituzte, gero eta txikiagoak izanik, edo musika eta kiroletara apuntatzen dituzte... Egia da, ingelesa oso garrantzitsua dela bizitza osorako, edo kirola egitea ona dela bizitza osasungarri bat eramateko, baina hauek egiteko denbora izango dute, handitzen joaten diren ahala edo hauek egiteko nahiak baldin badituzte. Beraz, adin txikiarekin, jarduera hauek etorkizunerako planetarako utzi behar ditugu, eta jolasten utzi behar ditugu.

Horretaz aparte, Angela Ruiz de Velasco, pedagogoa aipatzen duen bezala, umeak haien burua entretenitzeko, nahiago dituzte esanahiak dituzten materialak, etxeko giltzak, sukaldeko koilara bat...(Samthing Visual, 2015, 31m 19s). Horregatik jostailu garestienak ez dira hobeak izango. Hau da, nahiz eta jostailuko dendetara joan, hala nola, Jugettosera, edo farmazian saltzen dituzten plastikozko giltzak erosterakoan, haiek nahiago izango dute haien gurasoen giltzekin jolastea, ikusten dutelako horiek etxeko atea zabaltzen dutela.

Catherine L' Ecuyer dioen bezala, jokorik hoberena naturan aurkitzen dena da 
(Samthing Visual, 2015, 34m 02s). Adibidez, ume parke batean egonda, hosto bat ikusterakoan, imaginazioa sustatzen du. Hegazkin bat izan ahal da, kotxe bat, pertsona bat... Umeak, ikusiko du objektu honekin hainbat gauza egin ahal direla, ahora sartuko du, gero pultsionatuko du... orri batean sentimen-elementu asko aurkituko ditu. Gertakari horiek guztiak hazkundean zehar agertuko dira.
Horregatik, gero eta gehiago egin jostailuak, orduan eta gutxiago egingo du umeak.

Horrekin jarraituz, gaur egungo teknologiei buruz hitz egingo dugu. Carlos Gonzales, pediatra batek, horren aipamena egiten du, esanez umeak ezin direla pantailei aurkeztu 3 urte izan arte (Samthing Visual, 2015, 34m 38s) hauek joko tradizionalaren beherakadaren eta desagerpenaren arrazoietako nagusia delako. Horregatik, urteak pasa ahala, umeak, gero eta adin gutxiagoarekin hasten dira teknologiak erabiltzen.
Guraso gehienek, videojokoak eskaintzen dizkiete, haurraz denbora batean "desegiteko", haien kabuz usteko, eta onak direla pentsatzen dute, baina errealitatea guztiz kontrakoa da. Ezin diegu horrelako pantailak eskaini eta eman behar, haiek eskatzen duten momentura arte. Hau da, oso txikiak direnean, hobeagoa da, koloreak, animaliak, zenbakiak... pantailak eta videojokoak ez diren gauzekin ikastea, teknologia berriekin ez dutelako haien imaginazioa garatuko.

Beste alde batetik, teknologia berriek alderdi onak ekarri dituzte, batez ere helduentzako. Gaur egungo helduek, galtzen joan dira jolasteko ohitura, esanez jokoak umeentzako direla. Egia da jokoa berreskuratzea zeregin zail samarra izan daitekela batzuentzat, baina teknologiak, kendu dute ez jolasteko lotsa hori, eta badirudi, bideojoko berriekin helduek jolasten hasi direla.

Beraz, hausnarketarekin amaitzeko, bi gauza azpimarratu nahi nituzke. Alde batetik, komentatu dudan moduan, teknologiaren erabilera geroz eta gehiago normalizatzen ari dela  eta horrek sortzen dituen kalteak ez ditugula kontuan hartzen. Eta beste aldetik, umeek jolasteko aukera izan behar dute nahi duten momentuan, adin horrekin jolasaz gehien gozatuko duten momentua izango delako.





BIBLIOGRAFIA:

Samthing Visual. (2015 uztailak 5). Reportaje lineal, Imagine Elephants. [Video]. Youtube
Reportaje lineal "Imagine Elephants" - YouTube


Comentarios