EMOZIOAK, SENTIMENDUAK eta IRAKASLE NORTASUN PERTSONALA ETA PROFESIONALA

Ongi etorri berriro!

Kasu honetan 2006. urtean Christopher Dayk, Pasion por enseñar, idatzitako liburuaren hirugarren kapituluari buruz hausnartuko dut. Kapitulu honetan, hanbat gai jorratzen dira, emozioak, sentimenduak eta identitate pertsonal eta profesionala hezkuntzaren esparruan. Idazleak, aipatutako gaiak modu oso sakonean eta hizkuntza profesionala erabiliz azaltzen ditu. Dayk, irakasleak behin eta berriro gonbidatzen ditu haien adimen intrapertsonala garatzera, azken finean, zeure burua ez baduzu ezagutzen, nola transmitituko dizkiezu haurrei nahi dituzun baloreak, sentimenduak…?

Hasteko, Dayk (1998) emozioek hezkuntzaren esparruan daukaten garrantzia azpimarratzen du, irakasle ona izateko beharrezkoa da emozionalki inplikatzea, azken finean, lan honetan emozioekin zuzenean jarduten delako. Baina, hori bai, testuinguruaren arabera funtzionatzen da, hau da, lanetik kanpo gertatzen diren egoerak alde batera utzi behar dira.

Christopher Dayk esaten duen bezala: “Para ser afectuoso y estimular a un alumno que se muestra constantemente grosero o sin interés, hace falta un trabajo emocional.” (Christopher Day, 2006, 61. Orr.). Jarrera desegokiak dituzten ikasleak behin eta berriro zigortu beharrean, emozionalki landu behar dira, gehienetan emozioen atzean aurkituko delako ikaslearen jarreraren zergatia.

Gero, idazleak ohartarazten du irakaskuntzan energia emozional, intelektual eta fisiko ugari behar den lana dela, esanez
 irakaslea izateak dakarren zama oso handia dela, jende gehiena kontrakoa pentsatzen duen arren. Gainera, lan oso gogorra izateaz gain, rekonozimendu gutxikoa da. Denoi gustatzen zaigu zerbait lortzeko lan handia egin ondoren zorionduak izatea, baina, kasu honetan ez dira horretan zentratu behar, bestela hondoratzeko edo amore emateko aukera egongo delako. Zu egin duzun lanarekin pozik baldin bazaude ez duzu ezer gehiago behar, ez duzu inoren rekonozimendua bilatu behar.

Horrekin batera, irakasleak eta ikasleak emozio multzo batean murgilduta bizi dira, askotan kontrajarriak. Alde batetik positiboak ditugu, maitasuna, afektua, lorpenekiko eta aurrerapenekiko gogobetetasuna, baina, neurri batean, inplikazio emozional horren ondorioz, negatiboak ere daude, beren egiteko moduei aurre egiten dietenean, ikasleek, gurasoek edo, oro har, gizarteak zalantzan jartzen dituzte, edo beren helburuak lortzen ez dituztenean. Azken batean, lan zorrotza da fisikoki, intelektualki eta emozionalki. Horretan, positiboak negatiboa dena gainditzea lortu behar dugu, batez er lanean ondo ibilitzeko eta eraginkorra eta baloratua sentitzeko.

Haur Hezkuntzan pixka bat murgilduta, sentimenduei dagokionez, hauen presentzia oso handia da. Gurasoengandik banatzeko etapa da, non haurren eta gurasoen harremana "apurtzen den. Haurrentzat nahiko gogorra izaten da haustura hura. Beraz, guraso eta haurrengan pena sentimendu bat sortzen da; seme-alabaren aldetik aita-ama hortxe uzten duelako eta bestetik, gurasoak tristura edota pena sentitzen dutelako honek negarrez edo penaz uzten dutelako. Hala ere, beti daude kasuak non haurra eskolara joaten denean pozik dagoen eta aurkako sentimenduak sentitzen dituen.

Dayk-ren hurrengo esaldiarekin aipatzen da, ikasleen deserotasuna eta ikastetxea gorroto dutela, hainbat arrazoiengatik: “La educación es un recorrido largo, no todos los alumnos quieren participar en ella.” (Christopher Day, 2006, 64. Orr.). Ulertu beharra dago, egoera hau gure gizartean oso gaizki ikusita dagoen arren, ikasle hauei ikasketa prozesu horretan parte hartzea inposatu zaiela eta normala dela jarrera txarra izatea eta ikasteko gogorik ez izatea. Orduan, ikasle hauek benetan gustuko dutena eta zer ikasi nahi dutela aurkitzerakoan, seguru, emozioak guztiz aldatuko direla, gogoz ikasiz eta ikasketa horretaz gozatuz.
Beraz, sarritan entzundako alferkeriaren gaiak ez dauka zerikusirik honekin, ikaslearen interesa piztea lortzen bada, honek bere aldetik jarriko duelako gaiari buruz ikasteko.

Ikasleen errendimenduarentzat ere garrantzitsua da haien sentimenduak eta emozioak zuzen onartzea; izan ere, gaizki interpretatuz gero, gure aldetik jardun okerra izango genuke, gure harreman emozionalean eraginez, eta, era berean, errendimenduan, jokabide-arazoetan eta motibazioan dago. Osagai afektiboak ikaslearen arreta eta eskolan duen errendimendua gidatuko ditu.
Emozioek, oroimenean ere eragiten dute, indartu egiten dute; horregatik, irakasleek ikaskuntza ikasleentzat interesgarria izatea lortu behar dute, eta, horrela, ikaskuntza eta irakaskuntza kalitate onekoa izatea lortuko dute.

Beraz, guzti honekin bukatzeko, sentimenduek eta emozioek, irakaskuntzaren parte izan beharko lukete, argi eta garbi esku hartzen baitute errendimenduan, memorian, ikaskuntzan, ezagutzan, eta funtsezkoak dira lanbide hau praktikatzeko. Horrekin batera, gure emozio positiboak beti negatiboen gainetik egon daitezen saiatu behar gara.





BIBLIOGRAFIA:

Day, C. (2006). Emociones, sentimientos e identidad personal y profesional. Pasión por enseñar (59-76. or.): Narcea.

 







Comentarios