"COMO EN LA VIÑA DEL SEÑOR"

Sarrera honetan, "Como en la viña del señor" testuari buruz hitz egingo dugu. Dokumentu hau, Xabier Besaluk idatzi zuen, eta 2016ko uztaila eta abuztuaren artean argitaratu zen. Testu honetan, orokorrean irakaskuntzari buruz hitz egiten da, irakasle baten profila ona izateko ezaugarriak zeintzuk izan behar diren aipatuz. Irakasle izatea, beti izan da eta izango da lanbide garrantzitsuenetako bat, eta kontuan izan behar dugu ikasleentzat erreferente handia garela, etorkizunean gu bezala irakasleak izan ahal direlako.

Hausnarketa, Freineten (2016) esaldi batekin hasiko dugu, interesgarria iruditu zaidana, eta esaten zuena "irakasleak, plazer gaizto bat sentitu beharrean, hau da, haurrek zerbait txarto egiterakoan, zigorrak ezarri beharrean, haiek lagun behar diegu, zailtasunak gainditzeko eta
arrakasta izan dezaten. Ez izan beldurrik haurra laguntzerakoan". Gaur egun, hezkuntzan, zigorrak gehienetan aplikatzen dira, edozein gauzetan, hala nola, haur batek etxeko lanak ez egiterakoan, edota azterketa bat ez gainditzekotan. Haurtzaroa da gure bizitzako etaparik garrantzitsuena, bertan, fisikoki, intelektualki, sozialki eta emozionalki ikasten eta garatzen hasten garelako, eta irakasleak ez dira konturatzen, jarrera honekin ez dutela ezer konpontzen, baizik eta ikaslea psikologikoki gehiago "hondatzen" dute eta baliteke ikasten jarraitzeko motibazio hori galtzea. Beraz, horren ordez, norbaitek huts egiten duenean, adorea eman beharko litzaioke eta horretan lagundu, aurrera atera dezan.

Beste aldetik, Deweyek(2016) esan zuen moduan "irakaslea zientifiko on bat izan behar da, ikasteko eta aztertzeko plazerra experimentatuz." Guztiz ados nago honekin, irakasle batek lider bat bezala jardun behar duelako, eta motibazioa, gogoak eta ikasteko eta hazteko ilusioa eransten duen pertsona izan behar da. Jarraituz, nire ustez, irakasle on batek hainbat trebetasun garatu behar ditu, hala nola, errespetua izan behar du bere buruarekiko, eta jakina, bere ikasle eta gurasoekiko. Gero, klasean pazientzia izan behar du, jakin behar du ikasle guztiak ez direla berdinak, eta bakoitzak bere erritmoa eta bere gustuak dituela. Lehen aipatu dugun bezala, arazoak eta akatsak izan ditzakete eta irakasle on bat baina horiek aitortu, onartu eta konpontzeko gai izan behar da, beraz aldi berean ere errepetua erakutsi behar du haien ikasleegan. Honen guztiaren ondorioz, irakaslea, ikaskuntzarako eta bizitzarako baliabide eta material erabilgarriak ondo ezagutu behar ditu.

Gaiaz aldatuz, testuan harremanaren kontua ere aipatzen da. Pentsatzen dut, irakasle batek bere lanean ondo joateko, ez du bakarrik harreman ona izan behar bere ikasleekin, baizik eta eskola eta eskola kanpoko jendearekin ere lotura bat egon behar da. Hasteko, haien buruarekin ondo egon behar dira, hau da, haien lanarekin arduratsuak izan behar dira, eta pentsatu behar dute ea egiten ari direna gozatzen ari diren ala ez. Gero, esan dugun bezala, ikasleenganako lotura egon behar da, haien beharretan egon eta lana egiteko denbora errespetatu behar dute. 
Eskola barruan jarraituz, zentro osoarekin lotuta egon behar dira, hau da, beste irakasleekin, zuzendariekin..., eta eskola, guztia dela ulertu beharra dute, eta proiektu baten barruan daudela sentiaraztu behar dira, beti hobetzeko asmoarekin. Ikuspuntu desberdinak
errespetatu eta onartu behar dituzte, ingurune ona izateko helburuarekin.
Eskolatik aterata, familia ere komentatu beharra dago. Gurasoen eta irakasleen artean harreman ona edukitzeak haurrak batasuna sentiarazten du; eta ikaskuntzan koherentzia ikusten du, komunikazioa eta errespetua ezinbestekoak dira bi aldeen arteko loturari eusteko. Horren ondorioz, haurrak bere partetik jarriko du eta bere errendimendua ona izango da. Harremanekin amaitzeko, komunitatearekiko harremana ere azpimarratu behar da, beste esparru batzuetatik datozen proposamenetara irekita egon behar dira.

Hausnarketari bukaera emateko, esan beharra dago irakaslearen figura gizartean gutxietsita dagoela, nire lehen lauhilabete honetan hainbat jende entzun ditudalako lan honetaz mintzatzen eta esanez, irakaslea edonork izan daitekela, oso karrera erraza dela, non makarroiezko lepokoak egiten dituzun... eta horrelako aztakeriak.
Hauek etengabe pentsatzen dute, umeekin egongo garenez, bakarrik jolasten egongo garela, baina ez dakite irakaslea oso lan garrantzitsua dela, batez ere haurraren garapenaren laguntzaileak izango garelako, eta edozeinek ez dago prestatuta lan honetarako, beraz irakasle izateko aukera hartu aurretik, zure buruari esan galdetu ea hausnarketa honetan zehar aipatutako irakasle on baten profilaren ezaugarriak eta oinarrizko printzipioak betetzen edo betetzeko prest zaudela. 

BIBLIOGRAFIA

Besalú, X. (2016). Como en la viña del señor. Cuadernos de Pedagogía, 469, 70-72. https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/7046821/mod_resource/content/1/1.3.%202016_469_CuadernosdePedagogia_70-72_78_81%20%281%29.pdf

Comentarios