HEZKUNTZA EREDU EZBERDINA

Kaixo eta ongi etorri berriro!

Sarrera honetan, duela hilabete bat ikusitako bideo bati buruzko hausnarketa egingo dut.
Bideoa, El Éxito Educativo de Finlandia (Moore, M. 2016) da, non Amerikako Estatu Batuetako irakasle bat Finlandiara joaten den, eta han, hezkuntzaren esparruaren barruko pertsonekin berba egiten duen, han dagoen hezkuntza aipatuz. Hau idaztea erabaki dut, interesgarria iruditu zaidako hango hezkuntza, oso desberdina delako, eta hezkuntza hori Espainakoarekin edo beste herrialde batzuetan dagoenarekin alderatzea gustatuko litzaidake.

Bideoa hasterakoan, aipatzen da lehen Finlandiako eta Amerikako Estatu Batuetako hezkuntza berdina zela. Hori Finlandiako hezkuntzako ministroari ez zitzaion batere gustatu, eta aldaketa eta ideia batzuk proposatu zituen, bere herrialdeko hezkuntza sistema hoberena izan zedin. Eta horrela izan zen, gaur egun hoberena dena esan ohi da eta, zeren eta Finlandiako ikasleek, munduko eskola-urterik laburrena dute, eta Leena Luisvaara, zuzendari batek dioen moduan, hobeago doakie denbora gutxiago joanda.

EEUUko irakasleak Finlandiako hezkuntzaren ministroari galdetzerakoan ea zein zela haien sekretua, etxeko lanik ez zeudela esan zuen. Hango ikasleei etxeko lanak aipatzerakoan, barre egiten zuten esanez 10 minutu baino gutxiago egoten zirela edota batzuetan ez dituztela ezta egiten (Competir Edtech, 2016, 1m 44s).

Honi buruz, esan dezakegu Espainian eta beste herrialdeetan guzti kontrakoa dela, etxeko lanak beharrezkoak direla aipatzen dute hainbat eta haibat irakasleek, batez ere egun bertan klasean eman dutena, etxean errepasatu ditzaten. Gauza da, batzuetan derrigorrezkoak direla, irakasleak hurrengo egunean ea eginda dauden ikusiko duelako, eta ezetz bada, zigorra edo negatibo bat jartzen diete.

Ni eta uste dut pertsona gehienek honen kontra gaude, Finlandiako hezkuntza sisteman dauden duten pertsonek esaten duten bezala, tontakeria bat da eskolara joatea eta 6-7 orduz lanean egon ondoren, eta 30 minutuko aisialdia besterik ez izanda, haurrek egun horretan irakasleak agindutako lanak egin behar izatea.
Haur guztiak irrikaz daude egunaren amaierako sirena jotzerako momentua ailega dadin, eta amaitzean, lagunekin eta familiarekin jolastu, gozatu edo interesatzen zaizkien jarduerak edo kirolak egin nahi izango dituzte, eta ez dute gogorik izango egun horretan emandako materia ariketen bidez errepasatzeko.

Ildo beretik joanda, azterketak aipatuko ditut. Finlandiako irakasleek esaten dute, beste herrialdeetako irakasleek, Estatu Batuekoak adibidez, azterketa estandarizatuetarako irakasten diete (Competir Edtech, 2016, 4m 19s), eta guztiz kontrakoa izan behar da, hau da, ikasleei irakasten dietena azterketa gainditzeko baldin bada, ez diete ezer irakasten ari. Beraz, eskolek ikasleak zoriontsu egiten dituen eta ikasten gozatzen duten ikasteko modua aurkitu behar dute.
Horrekin batera, Finlandian ez daude errepikatzaileak eta ez dago gainditzeko aukera bat baino gehiago ere ez dago, beraz, ikasgaia ez gainditzerakoan, egunero ordubete gehiago geratzen dira ikasten duten arte, edo bestela udan ikasten dute. 
Horri gehituz, irakasleek ikusten dutenean ikasleren batek arazoak dituela, berehala ematen zaio irakasle laguntzaile bat. Espainian, guztiz kontrakoa gertatzen da, ikasturtea behin bakarrik errepika daiteke bigarren hezkuntzan, eta irakasle gehienek ez dizute arreta askorik jartzen gaizki bazoaz.

Gaiaz aldatuz, klase sozialei buruz, Espainian, klase sozial baxuko jendea eskola publikoetara joaten da, eta klase altukoak berriz pribatuetara, normalean. Finlandian aldiz, ia mundu guztia eskola publikora doa, bertako %98ko eskolak publikoak baitira. Beraz, etxez aldatzen zarenean, zure gurasoak ez dira kezkatu behar, hezkuntza pribatua praktikoki existitzen ez delako, berdintasuna dagoelako, eta aberatsak beste guztiak bezala heziko dira. 

Desberdintasunekin jarraituz, bideoko ikasle batzuei hizkuntzei buruz galdetzen zaienean, bakoitzak lau gutxienez hitz egiteko gaitasuna dutela esaten dute (Competir Edtech, 2016, 3m 28s). Hau Espainian oso arraroa, ezinezkoa dela ez esateagatik. 
Finlandiako nerabe batek nota bikainekin amaituko du Bigarren Hezkuntza, ingelesez primeran hitz eginez eta astean liburu bat irakurriz. Hau da ohikoena finlandiar batentzat. Nire ustez, Espainian ez dago motibaziorik, gazteen eta ez hain gazteen langabezia-tasa hain handia delako. Espainiar erdi mailako nerabe batek derrigorrezko bigarren mailako ikasketak amaituko ditu (uzten ez baditu), ileetatik gaindituz, ingelesezko lau hitz jakinda eta irakurtzeko batere interesik gabe.

Amaitzeko, etorkizuneko lanera begiratuz, Amerikako Estatu Batuetan, irakasleek haien ikasleei esaten diete, nahi duten lanbideean arituko direla, gezurra izan arren. Finlandian hau ez da gertatzen, Finlandian irakasten zaiena beraiek nahi duten horretan eta beren etorkizunean egin nahi dutenan oinarritzen da, beraz, irakasle finlandiarrak ez dira faltsu sentituko hori esatean.

Hausnarketarekin bukatzeko, Finlandiako hezkuntza beste herrialde guztiena baino askoz hobeagoa dela ikus dezakegu, eta gainerako herrialdeek horren adibidea hartu beharko lukete, batez ere, gaur egungo gazteek lehiakorragoak eta ondo prestatutako herritarrak izan daitezen.






BIBLIOGRAFIA

Moore, M. (2016 abuztuak 1). Michael Moore: El Éxito Educativo de Finlandia [Video]

Martínez, I. (2013 irailak 24). Diferencias con el sistema educativo de Finlandia y España, también en aprendizaje de idiomas. [Blog baten sarrera]. Diferencias con el sistema educativo de Finlandia y España, también en aprendizaje de idiomas (institutohemingway.com)

Comentarios