AZKEN SARRERA

Lauhilabete hau bere bukaerara heldu da eta horrekin batera, blog honi azken sarrera honekin agur esateko ordua da. Blog honi esker, Irakasle funtzioa klaseetan ikasi dudan guztia praktikan jarri ahal izan dut, unibertsitatera iritsi nintzenetik.

Esan beharra dut, lehenengo egunetan lana proposatu zigunean, nahiko galduta sentitu nintzela, ez nuelako ulertzen nola testu eta bideo batetik irakasle izaeraren inguruan hausnartu behar genuela. Baina, irakasleak aurreko urteetako adibideak partekatu zizkigun, eta hauek ikustean eta kideekin informazioa partekatzean, lana ulertu eta aurrera ekin nion.

Lauhilabete honetan zehar, sei sarrera egin ditut, niretzat ezaugarri eta alderdi nabarmenei buruz hitz egiten zutelako. Azkenean, gelan landutako gaiak interesgarriak izan dira hausnarketak egiteko eta hori dela eta, portafolio honen bitartez, hiru kontzeptu nagusitu dira niretzat: harremana, haurraren garapena eta jolasa. Niretzako garrantsitzuak dira, irakasgai honetan hainbat alditan komentatu ditugulako, eta irakasle on bat izateko beharrezkoak direla. Gainera, gai guztietan zehar agertu dira eta haien artean ere harremana dutela ikusi dut.

Honi gehituz, blog honi, lehenengo asteentan zehar aurrera eramandako teknografia lana gehitu dut, oso ideia interesgarria iruditu zitzaidana gure artean hobeto ezagutu gintezen.
Sarrera honenetarikoak eta egiten gozatu ditudanak, Imagine Elephants bideoaren hausnarketa eta Finlandiako hezkuntza sistemakoak izan dira, jolasen kontua eta hezkuntza desberdin baten kontua aipatzen dudana. Hau ohartaratzen dut, Haur Hezkuntza ikasten ari garelako eta jolasen garrantzia eta beste hezkuntza sistema nolakoa den jakitea interesgarria iruditu zaidalako, haurrekin egoteko momentua aileagatuko zaigulako.

Amaitzeko, esango dut, lan oso interesgarria eta desberdina izan dela, nahiz eta lehenengo egunetan oso astuna izango zela pentsatu. Beraz, lan honekin, kontzeptuak ulertzeko, barneratzeko eta haien inguruan hausnartzeko aukera izan dugu, ikaskuntza sakon bat izatea lortuz.

Hemen utziko dizuet sarrera guztiak, eta zuei bultzatzen zaituztet, hausnarketari ekitea, bakoitzak bere ideiak eta pentsamendu desberdinak dituelako.

Comentarios